Orri hau berrikusia izan da
Ieyncuari eguitenduc iniuria handia
Hura borrer eguitenduc iuge eure buruya.
Certan iuya hic vaytaçac eure yzterbeguia
Hartan condemnacenduquec yhaurc eure buruya
Eta hartan eztaquidic eſcuſaric valia
Eracuſtac ehonere norden oguen gabia.
Iangoycua oray dicit eguiteco handia
Hiri honetan eryocez hilcenduçu gendia
Gathibutan hil enadin guiçon oguen gabia
Oſſoric othoy ialguiteco quc ydagu vidia
Izterbeguíac eztaguidan guibeletic irria
Oguenduru çuyan eta hangaldudic vicia.
Libertatia nola vayta gaucetaco hobena
Gathibutan egoytia hala pena gaycena
Ny veçala eztadila othoy ehor enganad
Ez etare hiz orotan fida ere guiçona
Iaygoycua quc veguira niri ere çucena.
- Amen.