IRAKASLEARI
GIPUZKOA'KO lutelesti edo jeograpi txiki bat egiteko asmoz asi nintzan; (baseŕiko nere ikasle maiteak eskatzen zidaten bada, itzez bezin beatez), baño Eusko Ikaskuntza'ko Lenen - Irakaste Batzorde'koak, ikusi zuten nere lana amaitu baño len, eta lutelesti ořen mugak Euskaleŕi guztira zabaltzeko eskatu zidaten, onela eusko ume guztiak zer ikasia izan dezaten etxeko beŕietan.
Lutelesti au egitean bada, auŕez-auŕe izan ditut, eusko umeak. Abentzat idazti egoki, atsegin eta garbia egiten sayatu naiz. Ume txikiei okel zati aundirik etzaiela eman bear, koskoŕtu bitartean, eta lenengo malako lutelestitxo au argitaratzen det aientzat. Ondoren etoŕiko dira koskofagoentzant, bigaren eta iru- gaŕen malako jeograpiak.
Jaungoikoa'ri ta ongiliei eskerak!
Irakasle bakoitzak, lutelestia erakusteko gaiak bilatuko ditu, bigaŕen eta irugaŕengo maletan batezere, eta gaiak nola eratu bear dituan bakoitzak erabakiko du.
Azkenik, eskari bat egiten dizutet: idazti ontan topatzen dituzuten utsegiteak adirazi egizkidatzute, eskeŕon jabe egingo zerate-ta.
Ernani, Sortze Garbiaren egunean, 1931'ko urtean.