Orri hau berrikusia izan da
LENENGO ZATIA
Guztikiko Ezagutzak
SAŔERA
LUTELESTI EDO JEOGRAPIA
Lutelesti edo jeograpia Luŕa'ren azalpena da.
Lutelestiak iru zati besarkatzen ditu; Berezko lutelestia, Gizakiekiko lutelestia, ta aberaskiekiko lutelestia.
Berezko lutelestiak, Luŕe'ko mendi, ibai, itsaso, egurasti ta abaŕ azaltzen ditu.
Gizakiekiko lutelestiak, Ludi'ko bizilagunen antolaketa erakusten digu.
Aberaskiekiko lutelestiak, Ludi'ko ontasunak eta beren uztiatzez, nekazaritzaz, langintzaz eta salerostitzaz begiratzen du.
Irurak ikasiko ditugu etxe, ikastetxe, baseŕitik (irakasleak nai duanetik) asi-ta. Ni baseŕitik asten naiz, idazti au baseŕitar artean sortu detalako.