Edukira joan

Orrialde:Lutelestia - iru mallatan - euskerazko lenengo malla 01.pdf/8

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

I Ikasgaia

BASETXEA

Ikusgaien Begiztaldia. – Zenbat belar-meta daude? Ataria zein da? – Ganbara? – Mandioa? – Gurdia? II. –Eliza nun dago? – Bidetxigorak nun dira – Zugaitzik ikusten al dezu?

IKASGAIA

– Mendi ta ibaŕetan zear sakabanaturik dauden etxeak dira basetxeak edo baseŕiak.

– Basetxe inguruko luŕak landuz bizi dira, baseŕitaŕak.

– Basetxe edo baseŕiak atari zabala, sukaldea, logelak, ikulua, ganbara, mandioa ta etxeordea izaten ditu.

– Basetxeak euki oi ditu bere inguruan: aran, gerezi, piko udare ta muxerka ondoak, baratza koskoŕ bat, soroak bai ordekan bai aldapan, belardiak, sagastiak; eta uŕunago: olategia, ituŕitxoa, eŕeka, otadia ta basoa.

–Luŕa goŕitu ta lantzen duten baseŕitaŕei, nekazariak deritzaie.

–Antzinako bizi lagunak ibai ertzetan eta basoan oyan itzaletan, zakabanatuak bizi ziran.-4-