Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/12

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

Gogoaren antzi meak, asmo zerutaŕez jantzitako bertso-olerkietan zabaldu dituzte Detxepare, Zaldubide, Bera, Eŕenderi, Lekuona eta Elurmendi'k, ziñismen sakoneko ertilari trebeak. Euskal-eŕiko zorigaitzak, lege-zaaŕari jaurtitako kateak, Euskeraren izate eta zabaldune ergala, Aŕese-Beitia, Arana-Goiri eta Jauregi'ri eresi negargaŕiak sortuasi dizkate, odola eusko zañetan sutuaz eta itxaropena biotzetan piztuaz.

Siñismenak, sorteŕiak maitetasunak ere Otaño olerkariaren bertso abestietan bizitasuna eskeñi dioe. Maitetasun garbia, siñismen sendoa eta eusko zintzotasun kementsua bere olerki guzietan dagerkigu. ¡Eta argigaŕia!

Euskal eŕitik uŕuti bizi izan du zan, Arjentina'ko neuŕigabeko aran aspergaŕietan artaldeak zaintzen, artzai zintzoa bezela, baño bere asmo eta nai guztiak sorlekuan, beti, zarabilzkien.


«Ainbestereño tristutzen
Eremu zabal oietan,  [naiz
Edemu zabal oietan,
Arbola, mendi eta eŕekak
Falta diran zelaietan.»