Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/14

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da


Nere lagunik maitatuena
Ombu laztana, zu zera,
Argatik nator zure kolkora,
Nimalkoak isurtzera,
Iruditurik neramazula
Atariko intxaurpera...
Beti izango zaitut goguan,
Bañan joan nai det ostera,
Euskal-luŕeko arbolpe artan
Nere ezuŕak ustera.»

Ez uste, ordea, nolanaikoa zala Euskal-eŕirako zuan maitetasuna. Euskal-eŕian zati berezirik ezagutzen etzuan, era bat eta osoa sorteŕia aitortzen zualako, Bidasoa aruntz eta onuntz bizi geranok aldenduak gaude, tamalez. Aien abesti, olerki, edestiak eta oiturak atzeŕikoak zaizkigula, esan genezakegu. Euskotaŕen anai maitasuna, alkaŕen ezaguntza olerkari apal eta biguñak, uŕutiko zelai txiro eta alegeetatik, dei beroaz eskatzen zigun.


«Arbola baten zañetatik
Sortzen diran landariak
Bezala gera, Bidasoa'ren
bi aldetako jendiak;
Berdiñak dira gure jatoŕi