Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/15

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da


Oitura eta legiak
Ama Euskerak magal berian
Azitako senidiak.»

Biotzeko nai goxoenak, kutun eta laztan estitsuenak gure izkerarentzako gordeak zeuzkan, baño. «Aiton gizagaixoa»'ko alai eta ilunak tanto bat-batera, dituan olerki xamuŕak irakurŕi ezazu. Malko samiñak Euskera maitatzale aitonak ixurtzen ditu zotinka dasan bitartean


«...Laister ilko da
gure Euskera gaixua,
...galdua dago
gure Euskera gaixua.»

Itxaropen alaiak, ordea, indar kementsu gure olerkariari eskeintzen dio agure minduari bizkor erantzuteko:


«Jauna alaitzen asi gintezke
Euskera maite dugunak;
badatoz, uste ia betiko,
galdutzat zeuden egunak.»

Igarleen usaia itz oiek daramate; euskera aldapa gora dijoakigu pizkabanaka ba-da ere. ¿Noiz, orain