Orrialde:Pedro Mari Otaño - "Alkar".pdf/16

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bezela, aín poliki apaindu eta oŕaztu dute euskera idazleak? Gazteak, ain gogor eta bulertsu noiz euskeraren alde jardun dira, gaurko egunez bezela? Gazte oiek olerkiarien estua entzun dutela, esan leike:

«... Denak nai dute,
lege-zaŕak dakaŕena,
eta ez dute ezagutzen
Izkuntza dala auŕena.

Miru gaiztoak menderatutzen
duten bezela uxua,
etzazutela iltzera utzi
gure Euskera gaxua.»


Maitasun garbiari eta siñismen sendoari, ere, Otaño'k olerki beruak eskeñi zizkien. «Elizakoak» eta «Amatxo laztanari» deritzaizkion olerkietan garbi bere asmoak dagerzkigu. Guraso eta sorteŕiari agur egiñaz, aldendu zanean, baseŕiko ate buruan.


«Itz baterako au da
eskatzen zaizuna;
Izan zaitez non-nai
Beti euskelduna.»

aitaren aoetatik entzun ba-zituan?