Edukira joan

Orrialde:Tropismoak nathalie sarraute.djvu/140

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

besterik ez zuten nahi — espero izatekoa zen bezala, mundu guztiak egiten zuen legez, lagunartean, senitartean elkar bisitatzen zutenean — zertan zen ibilia galdetu, azkenaldion asko ote zuen irakurria, maiz atera ote zen, hura ikusita zuen-edo, film horiek, ez ote zitzaizkion onak iruditu... Haiei izugarri gustatu zitzaien Michel Simon, Jouvet, barre franko egin zuten, egundoko arratsaldea pasatu zuten...

Eta horri guztiari zegokionez, klixeak, kopiak, Balzac, Flaubert, Madame Bovary, oi! ongi asko zekiten, hori dena ezagutzen zuten, baina ez zuten beldurrik — adiskidetasunez begiratzen zioten, irribarre egiten zuten, bazirudien haren ondoan leku seguruan sentitzen zirela, ematen zuen bazekitela, izan zirela hainbeste behatuak, margotuak, deskribatuak, xurgatuak ezen zeharo leun bilakatuak baitziren harri-koskorrak bailiran, guztiz landuak, hozka batik ere ez, heldulekurik gabe. Hark ezin litzake kolpa. Gerizapean zeuden.

Inguratua zuten, haien eskuak luzatzen zituzten hari buruz: «Michel Simon... Jouvet... A! beharrezkoa izan zen, ez al da hala, aurrea hartzea eserlekuak gordetzearren... Beranduago, ez genuke