Orri hau berrikusia izan da
ARITMETIKA-IKASGAYAK.
Lenengo ikasgaya.—Amar zenbakiyak.
1.-Zenbaki (número) edo kopuru (cantidad) guztiyak idazteko (para escribir), amar errazle (cifra, guarismo) baizik biar eztira.
2.-Ona emen bere izen ta ikurrak (signos):
| Bat, | idazten da | 1 |
| Bi, | » » | 2 |
| Hiru, | » » | 3 |
| Lau, | » » | 4 |
| Bost, | » » | 5 |
| Sei, | » » | 6 |
| Zazpi, (edo saspi) | » » | 7 |
| Zortzi, | » » | 8 |
| Bederatzi, | » » | 9 |
| Uts, | » » | 0 |
Galdeak. —1. Zenbaki edo kopuru guztiyak idazteko zenbat errazle biar dira? —2. Zein dira errazle oyen izen, eta ikurrak?
LANALDIYA.
1.— Ol beltzean (en el tablero negro) lau makil zuzen idatzi. | | | |
2.— Iru makil etzanak (horizontales) idatzi — — —
3.— Zortzi makil oker, zerkatubak idatzi: //// edo \\\\
4.— 1, 4 ta 7, errazliak idatzi.
5.— 2, 3, 5, 6, 8, 9 ta 0 errazliak idatzi.
6.— Amar errazliak 1'tik 10'era ta 10'etik, l'era idatzi.