Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/10

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-6-

XABIEŔTXO

Emen agertzen dan mutiltxo au Xabieŕtxo da.

—Egun on, amatxo. Egun on, aita.

—Egun on, Xabieŕtxo.

Jekitzerakoan egun onak eman beaŕ dira.

Bere aita eta ama asko maite ditu.

Iziaŕtxo bere aŕebak, asko maite du, Xabieŕtxo oso ona dalako.

Seme ona gurasoen poza izaten da. Ume onak ez dira beñere alkaŕen aŕtean asaŕetzen.

Jainkoak ez du nai iñori kalte egiterik.

Jainkoak nai du guziok alkaŕ maite izatea, guziok anayak geralako.