Orri hau balidatu da
-96-
—Eta an auŕean dijoan gauz luze ura?
—Ori dek aŕaun-ontzi bat. Oŕ ziaztik aŕantzale batzuek beren aŕaunaz ontzitxo arin ori auŕera eramanaz.
—Eta beste gauz aundi ura?
—Ura dek aize-ontzi bat. Zapi aundi batzuek zabalduaz aizearen indaŕak bultzatzen ziok. Beste aek luŕin-ontziak dituk, luŕiñaren indaŕez ibiltzen diralako.
Naiko jolastu eta asko ikasita gero etxera joan ziran guziak.
Umeak, onak diranean, beren gurasoak pozik eramaten dituzte onelako gauz edeŕak ikustera.
AZTUNTASUNA
Aŕi bat luŕetik jaso nai degunean ikusiko degu betik zerbaitek eusten ba'lio bezela zail egiten zaigula jasotzea.
Aŕi ori, beste gauz guziak bezela, aztuna da. Aŕiaren aztuntasunak egiten