Orri hau balidatu da
-97-
du jasotzekoan guk zailtasun ori aŕkitzea.
Gauz guzien aztuntasuna ez da berdiña: buŕnia, lastoa baño aztunagoa da.
Aztuntasuna neuŕtzeko Azta-neuŕkia degu.
BELEA ETA SUGEA

Bele batek suge bat lo zegoala ikusiaz, bere gañera joan eta mokoaz aŕapatu zuen. Bañan sugea esnatuaz, beleari lepoan bildu zitzayon eriotza emanaz.
Gauzak egin baño lenago, ondo ikusi beaŕ dira, bestela gauz ona aŕkitzea uste degunean, txaŕa iŕtetzen zaigu.