Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/108

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-104-

amaŕ gauz egun guzian gelditu gabe lan egiñaz egiten ba-zituen, orain, ia neke gabe, eun edo beŕeun egin lezazke.

Gizonak sortutako aurerapenak aŕigaŕiak dira.


SUMENDIAK

Mendi batzuek beren muturetik autsa, kea ta sua botatzen dute. Argatik sumendiak deitzen zaye.

Askotan ke utsa dariotela luzaroan egoten dira, bañan noizean bein su ta gaŕ asten diranean gizon biozdunenai ere bilduŕa sartzen diete.

Ango luŕikarak, ango turmoi ta tximistak, ango auts-erortzeak egiten duen ilunpea edozein izutzen dute.

Sumenditik urtua ateratzen dan labak eŕi asko ta asko kiskali ta galdu izan ditu.

Itali'ko Napoli'n dagon Besubio-sumendia oso ezaguna da.

Orain bi mila urte berak auspean estalia utzi zuen Pompeya eŕi edeŕa urte asko ez dala autsa kenduaz luŕpetik azaldu da.