Orri hau balidatu da
-105-
IDAZPENA

Gizonari, Jainkoak egin zuenetik itz-egiten jakin bazuen ere, urte asko joan zitzaizkion beste gauz aŕigaŕi au sortu zuen artean: bere gogoak, bere itzak zerbaiten gañean, ikusten ziran ikuŕaz edo agerbideaz, iraun-araztea. Auxen da ba idaztea.
Iñork ez daki nor dan idaztea soŕtu zuena.
Idazkera asko dira. Batzuek egiten dute ezkeŕetik eskuira, guk bezela. Besteak eskuitik ezkeŕera, besteak goitik bera eta beste batzuek betik gora.
Idazten degu idazkoŕtzaz axotean, tintan, mutuŕa bustiaz.
Idazpenari eskeŕak antsiñako jakintsu askoen gogo ta asmo edeŕak gauŕdaño iritxi zaizkigu.
Itzak egan joaten dira, bañan idatziak iraun egiten du.