Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/11

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-7-

IZIAŔTXO

Emen auŕean daukazuten au Iziaŕtxo da.

Xabieŕtxo bere anayak bezela, jeki ta bereala Aita gurea eta Agur Maria esango ditu Jainkoari eskerak emanaz.

Oeratzean ere beti otoi egiten du.

Jainkoari eskatzen dio lo dagoanean zaindu dezala.

Eta etxeko guziai osasuna eman dezayela.

Iziaŕtxo oso biotz onekoa da. Ixila, zintzoa ta garbia. Bere gurasoak asko maite dute. Bere amari etxea txukuntzen laguntzen dio.

Beñere gezuŕik ez du esaten.

Ez da beñere gezuŕik esan beaŕ.