Orri hau balidatu da
-106-
IDAZTIA

Orain eskuetan daukazun au idazti bat da, liburu bat da.
Idazti onek ditu oŕiak, eta oŕi bakoitzak bi oŕialde ditu. Oŕiak zuriak dira. Izkiak beltzak.
Oŕiak ingizkoak, paperezkoak dira. Gañekoari azala edo idazti-azala deitzen zayo,
Idaztiak lenago eskuz idatziak izaten ziran, bañan 1450'gaŕen urtean Gutenberg doixtaŕak iraŕkintza sortu zuen, eta geroztikan iraŕiak egiten dira.
Iraŕtzeko berunezko izkiak bear bezela ipiñiaz makina batean jartzen dira eta axotez beztu ondoren, beren gañean ingi edo papera zapalduaz iraŕpena egiña gelditzen da.