Orri hau balidatu da
- 110 -
iŕtendako tokira beŕiz iritxi ziran Ludi guzia inguratuaz, 1522'ko Agoŕaren 6'an, iru urte igaro ta gero.
Izan beti gogoan Elkano bezelako gizonak, beren antzera guk ere biotza sendotu dezagun.
GUZIOK LAN EGIN BEAŔ DEGU

Eguzkia atera da. Eŕian eta mendian guziak beren oetik jeki dira.
Amak bere umetxoak jantzi ta garbitzen ditu. Aita bere lanetarako etxetik iŕten da.
Guziak batetik bestera beren eginkizunetara dijoaz.
Lantegietan, oletan, saltokietan langileak batu dira beren lanari ekiteko.
Argiña oŕmak egiten asi da. Zurgiñak bere zura ta eguŕak lantzen ditu, buŕnigiñak altzairu ta