Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/116

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-112-

bestera, batzuek eskuz, besteak buruz. Lan gabe ez dago ez janaririk, ez jantzirik, ez bizitokirik, ez pozik, ez atsegiñik.

Guziok lan egitea Jainkoaren gogoa da.


IZADIAREN IRU ZATIAK

Izadi guzia Jainkoak egiña da.

Aŕi bat begira zazu; zentzunik ez du eta bere tokitik ezin igitu diteke. Bizirik ez du. Onen antzeko gauza guziai Meak deitzen diegu.

Begira zayezu orain belaŕari, loreai, gariari eta sagaŕ eta udareai. Oek ere zentzunik ez dute eta ezin ibili ditezke; luŕari beren zañez lotuak daude. Bañan azten dira eta bizi dira. Oei landareak deitzen diegu.

Begira zayozu orain eguzkitan lore batetik bestera margo edeŕez jantzita dijoan mitxiŕikari edo adaŕetik adaŕ arin ta alai dabil̄en txori abeslariari.

Oek beste zerbait dira. Berak berez nai duten tokira ibili litezke, berak ba-dakite zer diran atsegiña ta atsekabea. Abereak deritzaye.