Orri hau balidatu da
-114-
Ezurgabetan daude:
- Armiarmak.
- Zomoŕoak.
- Aŕak.
- Eun-oindunak.
- Otaŕayak.
Gañera ere ba-dira Ezurgabetan Abel-landareak (zoofitoak), Soin-berak (moluskoak) eta Zomoŕtxoak (mikrobioak).
ABELDIA. BULARDUNAK
Bulaŕdunak dituzte ortz-agiñak aboan, ilea laŕuan eta beren umeak esnez azten dituzte.
Geyenak lau-oindunak dira eta biriken bidez arnasa aŕtzen dute. Beren odola beroa da, eta beretako geyenak luŕ gañean jayo, azi, bizi ta ibiltzen dira.
Batzuek noiznai luŕean eta noiznai urtan bizi dira eta oei ur-luŕdiak edo igarilariak deritzaye.
Bulaŕdunak era askotakoak dira. Ona emen ezagunenak:
Lenengoetakoak Tximuak dira az-