Orri hau balidatu da
-8-
GARBITASUNA.
Xabieŕtxo'k ikastolara joan baño lenago arpegia eta eskuak urez ongi garbitzen ditu; baita ilea oŕaztu eta jantziari autsa kendu ere.
Bazkaldu baño len beti eskuak garbitzen ditu eta bazkal-ondoan aboa urez garbitzen du. Amak erakutsi dio ortz eta agiñak sendoak eta luzaroan izateko aboa garbitzea dala onena.
Garbitasuna osasuna da. Izan gaitezen garbiak.
IKASTOLARA.
Xabieŕtxo'k ikastolara joan baño lenago bere aita eta amari aguŕ egiten die eta bere aŕeba Iziaŕtxo'rekin etxetik ateratzen da.
Bidean ez dira iñun gelditzen.