Orri hau balidatu da
-117-
gaxoenari dio
geyena laguntzen.
(Ituŕiaga).
ABELDIA. BULARDUNAK (Jaraipena)
Azkazal-batekoak. Onela deritzaye oin bakoitzean azkazal bat bakaŕik dutelako, beyak bi dituen ordez.
Zaldia da era ontakoetan abererik edeŕena. Bere burua luzea da; belaŕiak zuzen eta txikiak, begiratua bizia, lepoa luzea eta ankak medaŕak. Ilea motza du, bañan lepo gañean eta isatsean zurda luzeak izaten ditu.
Astoa eta Mandoa eztira zaldia bezin edeŕak, bañan gizonari laguntza aundiak egiten dizkiote.
Izabereak edo itsasoko abereak uretan bizi izanaren noizean bein urgañera irten beaŕ izaten dute arnasa aŕtzeko. Oetan daude Balea eta Izuŕdea.
Balea da gaurko egunetan ezagutzen dan abererik aundiena.