-120-
anean. Kanguroa da abere oetan ezagunena.
Zomoŕojaleak, deritzaye zomoŕo jatetik, batez ere, bizi diranai. Eta oetan daude Satoŕa, Trikua ta Satitsua.
Satoŕa, luŕpean egindako bidetatik, zomoŕo bila ibiltzen da. Bere begiak oso txikiak dira eta bere ilea oso leguna. Trikua, bere zurdile gogoŕ zoŕotzetan, iñork ikutzen duanean, biltzen da.
Kaŕaskariak. Onela deritzaye matralezur bakoitzean bi ortz luze izanaz oen bidez janaria kaŕaskatzen dutelako Oetan ezagunenak dira Sagua, Eŕbia, Muxaŕa eta adaŕetik adaŕ bizkoŕ ibiltzen dan Katagoŕia.
ABELDIA. BULARDUNAK (Jaŕaipena)
Saguzaŕa. Askok uste dute egan ibiltzen dalako Saguzaŕa egaztia dala. Eta ala ere ez da, mokorik ez lumik ez dualako. Au ere bulaŕduna da.
Bere beatz luze tartean duen mintzai eskeŕak egan egin dezake.
Gau-txoria da, eta zomoŕo kaltegaŕi asko jaten ditu.