Orri hau balidatu da
-122-
TXANTXANGOŔIA
Udara joan ta egun ilunak
ondoren datozenian,
eguzkia ta gure poz denak
eskutatzen diranian...
zer ari zera bada kantari
ordurik ixilenian,
zer ari zera Txantxangoŕia
ain era kupigaŕian?
A, zenbat aldiz ala
jardun txit maitian
txotx baten puntan edo
arantza tartian
zaudela egon ote naiz
an... aldamenian
nere miñak oroitzen
zure jardunian!
Zure kolore ber-bera duten
osto bakanak lurian
arboletatik erori eta
soil dauden garai berian,
begiak xabal-xabal jaŕirik
antxe bide baztaŕian