Orri hau balidatu da
-123-
egoten zera txori gaxoa,
negaŕez udazkenian.
Papaŕ gofi txikia
lertzeko zorian
lumetan bil-bil aro
darukazunian...
ez dakit nola negaŕ
guziak batian
kabitzen diran zure
kolko politian!
(E. Aŕese).
NAŔASTARIAK
Oetan ere era askotakoak dira. Ezagunenak Muskaŕak, Surangilak, Txaberamak eta Sugeak dira.
Sugetan asko oso gaiztoak dira, beren oskak gizon ta abereak bereala iltzen dituzte.
UR-LURTARAK
Oetan daude Txantxikuak, Igelak, Aŕobiyoak eta abar.Xabieŕtxo-9