Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/129

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

—125—

zegoan zuaitz edo arbolaren azpian su aundi bat piztu zuen. Bereala garak eta kea aranoaren kabiraño iritxi ziran. Eta onek ikusi zuanean bere umetxoak ito egingo zirala, azariari bereak biurtu ziozkan sua itzali zezan.

Ez da bada gu baño txikiagoai kalterik egin bear, berak ere guri kalte egiteko bidea arki lezateke-ta.

ABERE EZUŔGABEAK

Bere izenak dion bezela abere oek ez dute ez ezuŕik eta ezta ere odol goririk. Abere oek guziak ankak dituzte, batzuek geyago eta besteak gutxiago.

Bost eratakoak dira:

1. Armiarmak, egorik ez dute. Zortzi anken gañean ibiltzen dira.

2. Zomoŕoak. Oek era askotakoak dira, bañan guziak sei anka dituzte. Oetan ezagunetakoak dira Eulia, Erlea, Amonamantangoria, Kilkeŕa, Eltxoa, Akaña eta Listoŕa.

3. Aŕak. Oen soña biguña da eta oñik ez dute. Ezagunenak dira Luŕ-ara eta Izaya.