Orri hau balidatu da
—126—
4- Eun-oindunak. Onela deritzaye ez eun oin dituztelako, baizik bai asko, eunera iritxi gabe. Geyenetan beŕogei dituzte.
5- Otaŕayak. Ezuŕgabeko abere oek ur azpian arnas aŕtu dezateke. Oetan ezagunenak Otáŕaya, Misera ta Zanguroa dira.
ABEL-LANDAREAK
Abere oek landare batzuen antza beren adarakin dutelako abel-landareak deitzen zaye.
Ezagunenak Korala, Belakia (Esponja) eta itsasoko Izaŕa dira.
Guztiak itsasoko uretan bizi izaten dira.
SOIN-BERAK
Oen soña edo gorputza oso biguña izaten da eta geyenak azal gogor batean bilduak bizi dira.
Ispel edo Ostrak, Barekurkuloak (Karakolak), Bareak, Amaŕatzak, soinberak dira.