Orri hau balidatu da
-131-
NEKAZARITZA
Nekazaritzaren bidez luŕak landu egiten dira gero uzta edeŕ eta ugariak biltzeko.
Azi txiki batek ale asko eman dezazke, lufŕak beaŕ bezela ongaŕitu ta lantzen ba-dira.
Golde, atxuŕ, bostoŕtz eta gañerakoaz luŕak iraultzen dira, gero aziak ereiteko.
Sega ta itayaz moztuketa egiten da.
Gari, olo, arto, artatxiki eta garagaŕak; babaŕun, aza, arbi, baratzuri, mats, ilaŕ ta gañerakoak aberastasun aundiak ekaŕi ditzazteke luŕa lantzen dutenai.
EKINTZA
Ekintza-itzak adiarazten dizkigu ola eta lantegietan gizonak egindako lanak.
Era askotakoak dira lan oek. Milaka gauz egin ta soŕtu ditu gizonaren buru argiak.