Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/136

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-132-

Ekintza’ren biotza indaŕa da. Indaŕa beaŕ da ainbeste ta ainbeste tramankulo edo makina igitzeko.

Aŕikatza eŕeaz ur-luŕiñak ematen digun indaŕa asko erabiltzen bada ere gauŕko egunean geyena zabaltzen ari dana tximistindaŕa da.

Tximistindaŕ-oletatik uŕutiko lantegi guzietara ari batzuen bidez zabaltzen da.

Oŕ, nunai mendi guzietan ikusiko dituzute. Bañan ez ikutu. Ikutuezkero ilgo ziñateke-ta.

Aŕigaŕia da gizonak, nai bezela, oŕelako indaŕ aundiak noranai eramatea.


SALEROSKETA

Ez da naikoa gauzak eta gayak egitea. Egiten dituenak besteri saldu egin beaŕ dizkio, eta beren beaŕ danak erosi.

Oŕtik etoŕi da salerosketa.

Aspaldian gauz batzuek beste gauzaz ordaintzen ziran.

Bañan gero dirua soŕti zan, eta orain onen bidez ordaintzen dira.

Gizonak soŕtu zituan ere neuŕian saltzeko gauzetan okeŕik izan etzedin.