Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/138

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

—134—

ekaŕi dizkiola gizonari gauz edeŕ oŕek!

Gaurko egunetan oraindik auŕerago joanaz sumatu ditu Gurtariña edo Automobila eta Egazki edo Aeroplanoa.

Gurtariñak laguntz aundiak ekaŕi dizkigu eta Egazkiak, egan, txorien antzera, ibiltzeko bidea eman digu.

Itsasoan ere bi gauz aŕigaŕi soŕtu ditu: Urpejantzia eta Urpeontzia. Lenbizikoaren bidez gizon bat urpean ibili ta lanean egin dezake aldi luzean. Eta bigaŕenaren bidez ontzi osoa, bere gizon ta guzi, ordu osotan urpean ibili diteke.

Eta urgañean, lenbiziko ontzi txikietatik ia eŕia añako ontzitzaŕetara iritxi da, gauŕko egunean Ameriketara ere egun gutxietan, aste bete baño len, eramaten gaituztela.