— 135—
BESTE AUŔERAPENAK
Egunetik egunera gizona auŕerapen beŕiak sumatzen ari da,
Txikikuskiñaren bidez, begi utsez ikusi ezin ditezken xomoŕtxo txiki-txikiak, garbi-garbi agertzen zaizkigu, beste biziera beŕi batzuek erakutsiaz.
Ainbeste zabaldu dan eta ainbeste erabiltzen dan Argazkintza edo Fotografia, dirudienez euskotaŕa zan Dageŕe'k soŕtua da.
Uŕutidazkiaren bidez guregandik oso uŕun dauden tokietara une berean idazkiak bialdu litezke.
Uŕutizkia oraindik ere aŕigaŕiagoa da, gure itzotsa, ari batzuen bidez, oso uŕutira eramanaz.
Bañan gauŕko eguneko auŕerapenik aundiena Arigabeko Uŕutizkia da. Onen bidez uŕutiko eŕietan itzegiten zaigun guzia, baita ere abesti, itzaldi, eresbatz eta beste ots guztiak, etxetik bertatik entzun genezake, bien bitaŕtean ari bat ere ez egonaŕen. Gauz aŕigaŕia!