Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/14

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-16-

IRAKUŔTZEA BEAŔA DA

Xabieŕtxo'k irakurtzen ikasi du. Martin'ek, alpeŕa dalako, ez du irakuŕtzen ikasi nai.

Beste lagun guziak bereala ikasi zuten. Eta irakurtzen zituzten gauz politak: Manu Zoŕgin ta Baso-jaunaren edestiak. Eta pozez aritzen ziran aek irakuŕiaz.

Martin, beŕiz, beti aspertuta egoten zan.

-Ik ere ikasi zak eta gauz politak jakingo dituk-esan zion Xabieŕ'ek.

Eta Martin'ek irakurtzen ikasi zuen. Etzayo, ez, damutu.

Ez jakiña eŕukaŕi da.