Orri hau balidatu da
-137-
Beste kirol askoren artean daude lasteŕkariak, igarilariak eta abar.
EDEŔTIAK
Gizona, berez, edeŕzale da. Jainkoak emana du gogo ori.
Aspaldi-aspalditik alaxen agertu du, eta Egipto'n, Geŕkeŕian eta Italia'n, batez ere, antziñako gauz eder aŕigaŕi asko oraindik ikusi ditezke.
Margoeŕtiak (Pinturak), Arantzeŕtiak (Eskulturak), Eleŕtiak (Literaturak), Irateŕtiak (Arkitekturak) eta Ereseŕtiak (Musikak), batez ere, gizonaren biotzak Ontasuna, Egia ta Edertasuna beti maite izan dituela garbi agertzen digute.
EUSKO-ERESIAK
Ez da izango ludi guzian euskotaŕa bezin eres-zaleagorik.
Jayo bezin laxteŕ bere ama asiko zayo abesti gozoen bat abesten:
Auŕa egizu lotxo bat
emango dizut goxo bat,