Orri hau balidatu da
-139-
Makilak zakuŕa,
zakuŕak otsoa,
otsoak akeŕa,
akeŕak artoa,
aŕen!
Gure artotik
akeŕa ken,
aŕen!
Nork ipini ditzazke emen gure abestien edertasun guziak? Ezin.
Ene ume maiteak, ikasi itzazute euskel-abestiak. Berak dira zuen biotzaren samintasunak, zuen pozak, zuen atsegiñak, ondoen azaltzen dituztenak.
Ene umetxoak! Idaztitxo ontan ikasi dituzuten gauz onak gogoan aŕtu itzazute, eta etzazutela beñere aztu Jakintzak eta, batez ere, Zintzotasunak gizonari izenik onena ematen diotela.
AZKENA.