Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/15

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

- 11 -

GIZABIDEA

Gizabideak erakusten dizkigu zer eratan gizartean ibili beaŕ degun

Umeak elizan dagoanean, ez du ibili beaŕ batetik bestera, itz egiñaz eta atzera begiratuaz. Jainkoaren etxean dago eta ixil eta apal egon beaŕ du.

Etxean eta ikastolan ere istilu gabe egon ta ibili beaŕ luke. Ume gaizki eziak beti itz egiñaz eta beti deadaŕka ibiltzen dira.

Etxean beti burutzik egon beaŕ da.

Mayean ezagutzen da ondoen umea ongi ezia dagoan ala ez. Agintzen dioten tokian jaŕiko da eta ez da jaten asiko besteak asi artean. Aboan jana daukanean ez du urik aŕtuko eta edan-auŕetik eta atzetik ezpañak ezpain-zapiz garbituko ditu.

Ume ondo ezia, nunai ondo ikusia izango da.