Orri hau balidatu da
-12-
GIZONA
Gizona Jainkoak luŕ piska batez egin zuen.
Eta Bere antzera egin zuelako gizonaren soña aŕigaŕia ba-da, bere adimena oraindik ere aŕigaŕiagoa da.
Onetsi dezagun Jainkoa, soŕtu gaituelako.
GIZA-SOÑA
Gizonaren soñak iru zati ditu: Burua, Soin-enbora eta Soin-adaŕak.
Buruan dauzkagu begiak, gauzak ikusteko; belaŕiak, otsak entzuteko; eta suduŕa, usayak usaintzeko.
Aboan dauzkagu ortzak eta agiñak, janariak puskatzeko, eta mingaña; onen bidez itz egiten degu.
Buruan dauzkagu ere muñak.
Burua da gure soñaren zatirik nagusiena.