Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/18

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-14-

SOIN-ADAŔAK.

Soñeko garaikaldian besoak dauzkagu. Beso bakoitzak ditu zati oek: sorbalda, besondoa, besagaña, eskumutuŕa eta eskua.

Esku bakoitzean bost beatz ditugu.

Azpiko soin-adaŕ bakoitzean dauzkagu istaŕa, belauna, aztala, txonkatila eta oña.

Eskuak gauzak aŕtzeko dira eta oñak soña zutik euki eta ibiltzeko.

IKUSMENA

Begien bidez ikusten degu.

Begiak ditugulako ikusten ditugu gure aita, gure ama, gure anayak, gure aŕebak; ikusten ditugu ere mendiak, zelayak, itsasoa, eguzkia eta izaŕak.

Begiak esaten digute gauzak zuriak, beltzak, urdinak edo goŕiak diran ta