Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/23

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-19-

GOGOA

Jainkoak gizonaren soña auts piska batez egin ondoren gogo edo anima soŕtu zuen arekin bat egiñaz eta berari bizia emanaz.

Gure gogoaren bidez oldoztu edo pentsatzen degu.

Gure maitetasunak, gure atsegiñak, gure atsekabeak, gauzen eta egipenen gogorapena, gure asmoak ez daude soñean, gogoan edo animan baizik.

Ajola gutxi bear liguke gure soña edeŕa edo itsusia izateak.

Anima garbia, ona, maitatia, auxen da guziok alegindu bear gendukena izaten.

Gure anima ez da ilko soñarekin batean. Soña, beŕiz ere, auts biuŕtuko da bañan gogoak beti iraungo du ilezkoŕa dalako.

Izan gaitezen gorputzez garbiak, bañan animez al bada garbiagoak.

Anima on eta garbiai gure Jainkoak betiko zoriona emango die.