Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/30

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-26-


ETXEA

Ludi edo luŕ ontan izan ziran lenbiziko gizonak leizetan eta aŕkaizpetan bizi ziran.

Gero beren txabolak egiten asi ziran.

Abere gaiztoen atzapaŕetan ez erortzeko, txabola oek, askotan, uretan saŕtutako makil gañetan egiten zituzten.

Gaurko egunean gizonak etxetan bizitzen dira.

Etxe oek izaten dituzte batzuetan iru ta lau bizitza ta baita geyago ere.