Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/38

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-34-


MENASTAK.

Burnia menasta da.

Beruna, uŕea, zilaŕa ere menastak dira.

Menastak luŕpean arkitzen dira.

Gauz asko menastaz egiñak dira.

Uŕe, zilar ta burnigoŕiz egiña da dirua.

Uŕea ta zilaŕa garestiak dira beretatik gutxi dalako.

Geyena erabiltzen dana burnia da


MENDIAK.

Ludiaren zimuŕai mendiak deitzen diegu.

Mendiak dira gu bizi geran tokiaren apaingaŕi.

Mendi oetako batzuek oso goituak dira eta beren buruak beti eluŕez beteak arkitzen dira.

Ernio-menditik eŕi asko ikusi ditezke. Eta eguraldi garbia dagoanean, uŕutira itxasoa urdin-urdin ikusten da.