Orri hau balidatu da
-36-
ABENDAK.




Gizon guziak bere soña berdintsua dute.
Bañan bere laŕuaren margoa ez da berdiña.
Ludi ontan abenda asko dira. Batzuek laŕua zuria dute. Besteak oria. Besteak goŕia. Besteak beltza.
Bañan guziok Jainkoaren semeak gera eta geren artean anayak.
AZIA.
Landare guztiak beren azia ematen dute. Azi bat luŕpean saŕtzen ba-da ernetzen da.
Bañan oŕetarako urez busti beaŕ da.
Eta bero egin beaŕ du.
Udabeŕian, batez ere, ernetzen dira landareak.
Azia e ne danean, luŕetik atereaz landare eiten da.
Azi txil-txiki batetik askotan zuaitz aundi bat soŕtzen da.