Orri hau balidatu da
-39-
ENARA.
Enarak gure leyo-ertz ta etxegañetan bere kabiak ipintzen ditu.
Egan dabiltzala enarak zomoŕo gaizto asko iltzen ditu, aizea garbituaz.
Udazkenean enarak emendik alde egiten du. Toki epelagoetara joaten da.
Bañan uŕengo udabeŕian len egin zuen kabira beŕiz etoŕiko da.
UME EŔUKITSUA.
Iziaŕtxo'k etxeko atadian gaizki jantzitako ume bat ikusi du.
-Nun bizi zera?
-Etxerik ez det.
-Ogi puska bat jango al dezu?
-Bai eta pozik, oraindik ezer jan gabe nago-ta.
-Tori ba ogi-zati au.
-Eskaŕik asko.
Iziaŕtxo biotz-eŕukitsua da.
Gose danari jan emayozute.