Orri hau balidatu da
-51-
atzeman neguak,
eta bai-duelako
kopet itsusia
joan ziran txitxaŕ kanta
eta erausia,
eta buruturikan
udako asea
otzak ekaŕi zuen
berekin gosea.
Txitxaŕa gelditu zan
argala, ixila,
este zimuŕtuakin
eta erdi ila.
Oroitzen da auzoan
ba-dala zer jana,
dijoa aŕastaka
txinguŕiagana.
Eta esaten dio
doi-doya argalez:
-Adizkidea, dizut
eskatzen eskaŕez
zure gordaidutikan
pixkatxo bat zer jan
nolabait negu beltz au
igaro dezadan.-
Ikusi zuenean
ain argal txitxaŕa,
txinguŕiak, egiñaz