Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/59

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-55-

EZ DA ASAŔETU BEAŔ

-Ama, gauŕ goizean kalean bi mutil asaŕetu dira.

-Gaizki egiña.

-Eta ni joan naiz berengana eta ez dala asaŕetu beaŕ esan diet.

-Edeŕki esana.

-Eta orduan adizkidetu egin dira.

-Xabieŕtxo, tori sagaŕ au gauz edeŕ bat egin dezulako.

-Ama, beste bat ematen ba-didazu, bi mutil ayei bana emango diet, lengo aseŕea aztu dezaten.


ABEREEN KAŔAXI TA OTSAK

Txakurak zaunka egiten du.
Katuak miauka.
Zaldiak iŕintzika.
Astoak aŕantzaka.
Oloak kaŕanka.
Txoriak txioka.
Olaŕak kukuŕukuka.
Ardiak beeka.
Beyak muuka.