Orri hau balidatu da
—63—
KENDUKETA

Xabieŕtxo'k kenduketa egiten ikasi nai du.
—Biri bat kenduezkero, zenbat gelditzen dira?
—Beste bat, jauna.
Ik baldin ba-dituk lau sagaŕ eta ire lagun bati bi ematen ba-dizkiok, zenbat gelditzen zaizkik?
—Beste bi.
—Eta zazpi sagaŕ saski oŕtan bazeudek eta lau kenduezkero, zenbat geldituko dituk baŕenen?
—lru, jauna.
—Ederki, oso edeŕki.
LUDIA
Gu bizi geran tokiari Ludia edo Luŕa deritzayo.
Ludia ere, Eguzkia, Ilaŕgia eta beste izaŕen antzera, borobila da.