-64-
Lur gañean ikusten ditugu zelai, mendi, ibai ta itsasoak.
Itsasoak estaltzen dute luŕaren gain geyena.
Mendi tarte bati ibaŕa deitzen diogu.
Luŕa aizez ingurutua dago eta aize oŕtan guk aŕnasa aŕtzen degu.
UDABEŔIA
Lenbiziko enarak erakusten digute udabeŕia eldu dala. Eguzkiaren argiak, belaŕaren margo oŕlegiak, lorien irikitzeak, zuaitzen osto-zabaltzeak, txorien abesti xamuŕak, umien jolasketak, gure biotza pozez betetzen dute.
Negu beltz ta atsekabea joana da. Oŕtze urdin ta garbiak gure biotza alaitzen du. Loreak nunai soŕtzen dira.
Txoriak emen eta an beren kabiak egiteko gai-bila dabiltza. Beste batzuek beren kabietan umeakin daude eta umetxo oek noizean bein beren aotxoak irikitzen dituzte beren amak ekaŕtzen dien janaria aŕtzeko.
Zoazte udabeŕiko goiz edeŕ batean baso edo mendi batera. An ezagutuko dezute ongiena neguaren ondoren udabeŕiaŕen atsegintasuna.