Orri hau balidatu da
-66-
BASOA
Gure mendiko basoetan era askotako zuaitzak ikusten ditugu.
Ezagunenak oek dira: aritzak, arteak, gaztañak, lizaŕak, zumaŕak, uŕkiak, pagoak, izayak eta beste asko. Guziak beren zura edeŕak ematen dizkigute, bai etxeak eta bai beste gauz asko egiteko.
Gernika’ko Aritzaren azpian euskaldunak beren lege zaŕak antziñan egiten zituzten.
Gure mendi guziak basoz ondo oŕnituak egon beaŕ luteke.
UDARA
Udara da urtearen aldirik beroena:
Egunak oso luzeak dira eta gaba labuŕa. Goizean lauetako argi dago eta argitasun oŕek berak jeki-arazten gaitu.
Eta goiz jekitzen dana ez da beñere damutzen.
Zuaitzak ostoz oso oŕnitu dira eta