Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/72

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-68-

loreak bere margo edeŕ ta usai gozoak zabaltzen dituzte.

Eguzkiak. galburuak eldu ditu eta nekazaria itayaz lasto luzeak azpitik ebakiaz ari da.

Itsasertzetan bizi diranak itsaso barearen gelditasunaz eta itsas-aizearen gozotasunaz atsegiñez beteak aŕkitzen dira.

Umientzat, batez ere, au da urtearen aldirik edeŕena.

EGUNSENTIKO POZAK

Bai gauz edeŕa dala
goizean goizetik
udaran jaiki eta
makil bat afŕturik
mendian egitea
ibiltxo bat benik;
ez da munduan izan.
ez orain t'ez lendik
oŕek demaigun baño
poz aundiagorik!
Ipaŕ aize leguna
likurtaz (?) beterik
gure kolkora dator