Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/73

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-69-

lorien tartetik;
baztar guziak daude
intzez apaindurik,
urdin-urdin zerua
pipiŕika txorik,
eguzkia ere parez
mendien gañetik;
maindire bat bezela
gorontz aŕoturik
lañu txuri goiztaŕa
eŕeka zulotik;
jolasean amilka
ituŕitxo garbik,
emen aŕos politak
an krabelin goŕik.

(E. Aŕese).

IGARI EGITE

Zer gauz edeŕagoa bero dagoanean urtan saŕtu eta bustialdi gozo bat aŕtzea baño?

Alaxen da, bañan, ene umetxoak, ez saŕtu beñere urtan, ibayan edo itsasoan, igari ondo dakien norbait laguntzeko aldamenean ez ba-dezute. Bestela eŕez ito zindezke.