Edukira joan

Orrialde:Xabiertxo - 1925.pdf/74

Wikitekatik
Orri hau balidatu da

-70-

Igari jakitea gauz atsegiña ta beaŕ-beaŕetakoa da.

Igariketa, gañera, osasungaŕi da.


UDAZKENA

Udazkenean igali edo frutak biltzen dira.

Egunak labuŕtu eta gabak luzatzen dijoaz. Bero aundirik ez du egiten eta giro atsegiña egun geyenetan izaten da.

Udara joan dala bereala ezagutzen degu.

Gañera, udara zalako ikaskizunak ere alde batera utziak zeuden, eta orain beŕiz lanean asi beaŕ da.

Berak erakusten digu beti jai ta beti jolasean ezin bizi gindezkela.

Bizi nai ba-degu lan egin beaŕean gera.

UZTA-BILTZEA

Au izaten da nekazarientzat urtearen aldirik onena.

Ainbeste neke aŕtu bai-zuen lenbizi luŕak lantzen, ongaŕitzen eta garbitzen